XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eta lanen fruitu (Arrasaten bertan ere egin zuten biltzarra 1929an) etorri ziren argitaratze eta plazaratzeak.

Joakin, hala ere, aurretik zetorren bere gogoa lantzen.

Altsasun Ama Birjinari idatzi omen zion, baina ez dugu ezagutzen olerki hori.

Geroago, Hondarribiko komentuan sartu zenerako Stabat Mater lana itzulia zeukan euskarara.

1928ko uztailean oraindik Hondarribin zela, komentu barruan ondu zituen Done Bonabenturaren omenezko Guadalupe-bidean bertsoak.

Gutxi landutako bertsoak dira haiek, gaztearen hasierako lanak.

1928tik 1930era bitartean Loramendik Emeteri Arreseren Txindor, Jauregiren Biozkadak eta Lizardiren Biotz begietan irakurgai zituen.

Gaztelerazko idazleetan, berriz, Fernán Caballero eta Gabriel Galán salamankarra.

Garai honetan ikasi zuen olerkiaren teknika eta geroago baliatu irudimen eta mamiz betetzeko.

Lanik aipagarrienak, guztira 60 poesia inguru, Lizarran zegoela idatzi zituen.

1930. urtean Iruñera etorri zelarik hasi zen Zeruko Argian lanok argitaratzen.

Bolada honetan, teologia ikasketak aitzakia, batez ere Biblian murgildu zen Joakin.

Honetaz gain erdarazko idazleetan Fray Luis de Los Angeles, Verdaguer, Martinez Sierra, Francis Jammes eta Fray Luis de León arakatu zituen eta euskarazkoetan Lardizabal, Mendiburu, Orixe eta Lizardi handiak.

Ikus dezakegunez, ongi elikatzen zuen bere literatura gosea eta bazekien garai hartako poesiak zeintzuk bide zituen.

1931. urtean aldiz, lanak sariketetan aurkezteari ekin zion.

Urte horretan bertan Tolosako Olerti txapelketan Hondarribin egindako Arrantzalien arrats-otoitza olerkiarekin Lizardi Handia saria eskuratu zuen.

Hurrengo urtean, berriz, Hernaniko III. Euskal Olerki egunean zilarrezko haritz adarra jaso zuen, Euskaltzale taldeak emana.

Bi sari hauek, baina batez ere bigarrenak, egin zuten sonatu Loramendi.

Idazlearen lanik sakonenak tarte honetakoak dira: Otoi adiskide 1931ko azaroan, Alleluia, Antzekia, Usoekin gora 1932an, eta Erletxoa e.a.

Tarte horretako lanak, hots, 1931 eta 1932koak, Zeruko Argian argitaratu zituen.